Oarsoinua, punk zaleen plaza

Punka nagusi izango da asteburuan, Oarsoinuaren barruan. Lekuona Fabrikak hastuko ditu Oarsomusikak antolatutako bi jardunaldiak.

Josetxu Piperrak eta Riber Rock Band larunbatean ariko dira Oarsoinuren barruan. Josetxu Piperrak eta Riber Rock Band larunbatean ariko dira Oarsoinuren barruan.

Zorioneko daude punk doinuen maitaleak. Oarsomusiak antolatuta, Oarsoinua, asteburuko jardunaldia egingo dute Lekuona Fabrikan ostiralean (hilak 27) eta larunbatean (hilak 28). Lehenengo eguneko kontzerturako beteta kartelarekin heldu dira oholtza gainean ariko diren  Punk Oi! eszenako lau taldeak. Brigade Loco, 2017an Bergaran sortutako taldea; Against You 2014an Iruñean sortutako banda; Helle Beer Boys, goierritarrak 2002tik dira musikan; eta laukotea ixteko, Arene 6, 2019an sortutako talde algortarra.  Kontzertua 18:40an hasiko da.

Larunbatean berriz, punk klasikoa barra-barra Lekuona Fabrikaren areto nagusian, eta bi talde oholtza gainean. Kataluniako Arpaviejas taldea, eta Piperrak eta Riber Rock Band naparrak. Piperrak mitikotik sortutako taldea da azken hori. Bigarren kontzertu honetarako oraindik ere badira sarrerak. Online eros daitezke 15 euroan (klik hemen) edo txarteldegian bertan 20 euroan.

Ostiraleko kartela

Euskal Herrian zeresana ematen ari den talde berrietako bat da Brigade Loco. 2018aren bukaeran, Ekintzek dute hitza lehen diskoa argitaratu zutn, eta oso harrera ona izan zuen. Amets Bati Lotuta (2020), Punk Rockaren barruan zuen tokia sendotu zuen taldeak. 2022an Borghetti Crew split-a argitaratu zuten Azione Direttarekin batera. 2025ekoa dute azken lana, Bide Baten Hitzak. Irlandan eta Italian bira egin ostean iritsiko dira Errenteria-Oreretara.

Against You streetpunk O i!banda da. Punk zuzena eta oldarkorra nahasten ditu punk Oi! punk anti-faxistaren eragina batuta. Llau LP kaleratu ditu orain arte: En las calles de tu ciudad (2014), Pisando Fuerte (2017), Traidores (2020) eta Tu unica ley (2025).

Arene 6 punk Oi!-ko taldeak euskara eta gaztelania tartekatzen ditu, eta euskal punk eszenaren barruan zuzeneko energiagatik nabarmentzen da. Kalitate handiko hiru lan besapean, Errautsetatik,  Bereizezinak eta Sutan Bizkaiko taldea Euskal Herriko eszena alternatiboaren promesetako bat bezala finkatu da.

Hell Beer Boys taldeak 2003an argitaratu zuen lehen albuma, Ratas del Oria, azkar agortu zena, underground klasiko bihurtuz. ACAB (2004), Mi Crew (2006) eta No Penseis Por Mi (2008) splitek jarraitu zuten.

2010ean Heroes de la noche argitaratu zuten, eszenan zuen presentzia are gehiago sendotuz. Kontzertuetan geldialdi bat egin eta formazioan aldaketak egin ostean, taldea indarrean itzuli zen 2018an Cuando ya no parar nadie albuma argitaratuz, 2025ean El humo en el asfalto EPa plazaratu zuten, bost gai berrirekin. 

Larunbatean ere kartel bikaina

JR, Arpaviejas taldeko liderra, 2000 urtean hasi zen kantautore punk gisa El Prat de Llobregaten (Bartzelona, Katalunia), mende hasieran hiri periferikoa eta dekadentea zena, bere bizipenak bere letretan islatuz eta punka bere bizi estiloa bihurtuz. Gero, taldea bildu eta Arpaviejas deitu zion. Orain arte, estudioko zortzi lan argitaratu ditu taldeak. Gaur egungo talde “makarrenetako” bat ikusteko aukera paregabea izango dela azaldu dute antolatzaileek.

Josetxu Piperrak eta Riber Rock Band  Piperrak bandaren errautsetatik sortutako taldea izango da oholtzan ere. 2015. urtean, Josetxuk taldea sortu zuen eszenatokietara itzultzeko eta material berria konposatzeko; kantu berriak bai, bainabere aurreko taldearen klasiko handiak ahaztu gabe. . Riber Rock Band taldearekin bi LP eta EP bat kaleratu ditu Josetxu Piperrakek, Gritando Otra Vez (2018), Nadie Al Volante (2024) eta azaroaren 19an argitaratu berri duen Si no molesto, me voy. Azken hori primizian aurkeztuko dute Errenteria-Oreretan.

Antolatzaileek bertaratzera deitu dute; punk zaleentzat emanaldi bikainak izango diren zalantzarik ez da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.