Haurtzaroa eta pantailen erabilera, Lizeoan
Lizeoak haurtzaroaren eta pantailen erabileraren gaineko sentsibilizazio saio bat egingo du hilaren 30ean, Antxoko ikastolan.
Pasaia-Lezo Lizeoak haurtzaroaren eta pantailen erabileraren gaineko sentsibilizazio saio bat egingo du, familiei begirakoa. Saioa hilaren 30ean (astelehena) izango da, 17:15etik 18:45era bitartean, Antxoko ikastolan. Saioa Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloan seme-alabak dituzten familia guztiei dago zuzendua. Maite Ormazablek gidatuko du saioa, eta euskaraz izango da. Hala ere, Telegram bidez gaztelaniara itzuliko da hitzaldia.
Lizeoak zaintza zerbitzua eskainiko du 0 eta 8 urte arteko haurrentzat. Antolaketa errazteko, zaintza zerbitzua erabili nahi dutenek aurrez eman behar dute izena.
