Haurtzaroan sexu indarkerien prebentzioaren inguruko saioa, larunbatean
'La bici de lola' film laburra eta solasaldia antolatu dituzte gurasoei zein hezkuntzako profesionalei begira.
La bici de Lola film laburra emango dute larunbatean 11:30ean Lekuona Fabrikan. Emanaldi hori haurtzaroan sexu indarkerien prebentzioaren inguruan antolatutako jardueraren barruan egingo dute, eta ondoren solasaldia izango da. Hartzaileak, gurasoak eta hezkuntzako profesionalak izango dira. Jarduera gaztelaniaz izango da.
Izen bereko album ilustratuaren egokitzapena da film laburra. Laia Pibernat eta Alba Barbe egileek ikus entzunezko bihurtzea erabaki zuten; egileak Kataluniatik etorriko dira filma aurkeztera; izan ere proiekzioaren ondoren solasaldia izango da gaiaren gainean hausnartzeko. Filma hizkuntza ugaritara bikoiztu dute, besteak beste, euskara eta gaztelaniara.
Saioa doakoa da baina gonbidapena behar da pafrte hartzeko. Online (klik hemen) edo Lekuona Fabrikan eta Aldakoenean eskura daitezke.
