Ipuin kontaketa musikatuak egingo dituzte liburutegietan

Maider Alzelai ipuin kontalariak eta Igor Sala musikariak hiru saio eskainiko dituzte: abenduaren 1ean San Pedron (17:30), 2an Antxon (17:30) eta 3an Trintxerpen (18:00).

Maider Alzelai ipuin kontalariak eta Igor Sala musikariak Gabonetako ipuin kontaketa musikatuak egingo dituzte Pasaiako liburutegietan. Azken hostoa ipuinaren baitan arituko dira protagonistak, eta hiru saio eskainiko dituzte: abenduaren 1ean San Pedron (17:30), 2an Antxon (17:30) eta 3an Trintxerpen (18:00). Sarrerak doakoak dira, aretoetako edukierak bete arte.

Sinopsia: Gabon garaian kokatzen gara. Laia eta Manex bikiak beren amonaren eskutik bidai eder bat hastera doaz. Euskal Herriko Gabonen inguruko usadio eta ohiturak abiapuntu hartuta. Bidean Euskal mitologiako pertsonaiak aurkituko dituzte parez pare.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.