AP8 errepidea guztiz itxiko dute ostegun gauean Usurbil eta Errenteria artean

Helburua da, Aginaztegiko tunelaren sistemen funtzionamendua egokia dela egiaztatzea. Itxierak 05:30ak arte iraungo du.

AP-8a guztiz itxiko da ostegunean, azaroak 26, 21:00etatik aurrera, Usurbil eta Errenteria-Orereta artean, 27,000 eta 12,000 pk artean, bi noranzkoetan, bigarren ingurabidean simulakroa egiteko. Helburua da, Aginaztegiko tunelaren sistemen funtzionamendua egokia dela egiaztatzea. Itxierak 05:30ak arte iraungo du.

Tarte horretan AP-8a, Usurbil eta Errenteria-Orereta artean erabiltzea aurreikusita zuten erabiltzaileek GI-20 errepidea erabili beharko dute Usurbil eta Errenteria-Orereta artean bidaia jarraitzeko. Itxiera honek ere honako ondorioak izango ditu: ezingo da erabili A-15 eta AP-8 arteko lotunea Hernanin eta Donostiako Urumeako lotunean; AP-8ko sarrera itxita egongo da Oiartzungo bifurkazioan; eta Hernaniko zerbitzugunean eta Astigarragako Garraio Zentro Integralean ere eraginak izango ditu, izan ere, behin errepidea itxita, ezingo da bertatik AP-8ra sartu.

Bidegik gogorarazi du ordutegiak gutxi gorabeherakoak direla. Horren harira, gomendatu du zuhurtziaz gidatzeko, bidaiak aldez aurretik planifikatzeko eta seinaleen zein lanean arituko diren langileen instrukzioak jarraitzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.