Dena da odolki Alabergan
Elkarteen arteko odolki pintxo lehiaketa jokatzen ari dira Alabergako elkartean astelehenetik hasi eta ostiralera arte.
Bigarrenez antolatu du Arditurrik odolki pintxo lehiaketa. Frijitua, labean, egosia, lagunduta, hostore barruan… odolkia 11 modutara ikusteko aukera izaten ari da Alabergako elkartean. izan ere, elkarteen arteko odolki pintxo lehiaketa jokatzen ari dira bertan astelehenetik eta ostiralera arte. Aurtengoa, zazpigarren ekitaldia du txapelketak.
Denera, hamahiru elkarte ariko dira norgehiagoka pintxorik ederrena egiteko. Beraun Bera eta Gau Txori astelehenean aritu ziren; Alkartasuna eta Lagunak, atzo; gaur, San Huberto, Yola eta Aldeguna ariko dira. Bihar, osteguna, Bukagaitz, Niessen eta Txepetxa elkarteen txanda izango da; eta ostiralean, Hermanos Camino, Euskaldarrak eta Arditurri elkarteek jarriko diote ginga txapelketari.
Ikustera eta usaintzera joan nahi duenak, 19:00etatik aurrera izango du aukera, egunero.
