Hezkuntza feminista eraikitzera deitu du Ikamak
Eskola uztea egin dute gaur Ikamak deituta eta elkarretaratzea; Ikasle borrokaz, hezkuntza feminista eraikitzera deitu dute.
Imamnaren elkarretaratzea Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean Oreretan. Ikasle borrokaz, hezkuntza feminista eraikitzera deitu du Ikamak. Azaroaren 25ari lotuta egin ditu adierazpenok ikasle antolakundean Errenteria-Oreretan deitutako protestan. 12:00etan deitu du elkarretaratzera Ikamak Herriko Plazan eta bertara bildu da Oarsoaldeko ikastetxeetako ikasle ugari. Bi abeslarik eta gitarra doinuak hasi dute protesta Berri Txarrak taldearen Maravillas kantarekin, eta ondoren heldu da Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren testuinguruan ondu duten irakurketa.
Diskurtso erreakzionarioen gorakada salatu dute, “ideia atzerakoiak gizarteko zirrikitu eta geruza guztietara heltzen ari dira. Horren eraginez mezu misoginoak entzutea are ezagunagoa dugu”. Feminitatearekiko mespretxua, feminismoaren erridikulizazio eta banalizazio saiakerak, maskulinitate patriarkalaren defentsa eta goraipamena edo autonomia sexualaren aurkako erasoak gero eta normalizatuagoak daudela jarri du nabarmen, eta horrekin batera, transfobia ere areagotu egin dela.
Ikastetxeak ez daude Ikamaren esanetan horietatik salbu, eta ez direla leku seguruak gaineratu du, eta horiei guziei ikasle feministek antolatuz erantzungo dietela, “ideia transfobo, misogino eta erreakzionarioak ez baitira eztabaidagai”.
Hezkuntza feminista ortzimugan, bidea luzea izango dutela hori lortzeko jakitun azaldu dira Ikamak deituta bildutakoak, “argi diogu, ideia faxista eta erreakzionarioei borroka feministaz erantzungo diegu”. Askatzailea izan ordez, zapalkuntza betikotzeko tresnatzat jo dun egungo hezkuntza sistema Ikamak eta errotiko aldaketa ezinbestekoa duela sinistuta azaldu da”. Autodefentsa feminista eta borere kolektiboan sakontzera deituta, mezu argia Ikamak mezu eta modu atzerakoiak hauspotzen dituztenei, “aurrean izango gaituzue”.
