
Iker Sarriegiri elkartasuna adierazi diote bere herrikideek. Zigorrik ez ezartzea eta konponbidea aldarrikatu dituzte.

Elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako, '13/13' auziko zigortuei elkartasuna adierazteko. "Onartezina" dela salatuko dute.

13/13 auziko sententziaren berri eman dute gaur. "Erakunde terroristako kide" izateagatik zigortu dituzte zazpi auzipetuetatik lau.