
Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak, metro koadroko 385 litro jaso zituen urrian. 2011ko hilabete berean, 120 euri litro bota zituen. Beraz, aurtengo urrian 265 euri litro gehiago bota ditu.

Eneritz Sein Agirregomezkorta eta Iñaki Lopetegi Gomez sanjuandarrak izan ziren atzoko Behobia-Donostian Pasaiako korrikalari azkarrenak. Denera, 138 pasaitar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan, herriko atleten sailkapena.

Claudia Behobide Alkain eta Gerardo Amunarriz Perez izan ziren atzoko Behobia-Donostian Hondarribiko korrikalari azkarrenak. Denera, 148 hondarribiar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan, herriko atleten sailkapena.

Lucia Elosegi Itxaso eta Felipe Mitxelena Erice izan ziren atzoko Behobia-Donostian Oiartzungo korrikalari azkarrenak. Denera, 106 oiartzuar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan, herriko atleten sailkapena.

Ines Muñoz Pacheco eta Jon Ruiz Bermudez izan ziren atzoko Behobia-Donostian Irungo korrikalari azkarrenak. Denera, 544 irundar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan, herriko atleten sailkapena.

Oarsoaldeko lau udalek jakinarazi duenez, eskualdeko lau herrietako ikastetxeetan 8-12 urteko 2.695 ikasle daude, eta horietatik ia erdiak egiten dute Eskola Kirola, 1.305ek. Ikasle horiek, 119 taldetan banatuta aritzen dira kirolean. Horietako 64 tald...

Larunbatean (hilak 16) ospatuko dute Donibanen, VIII. Alabortza Eguna, ohi denez, festa, auzolana eta aldarrikapena uztartuz. 2005. urtena ekin zion Bonantza Auzo Elkarteak ekimen hau bultzatzeari, “Alabortzako txokoa atondu eta herritarrok erabiltzeko moduan jartzeko helburuz”. “Beste inora joan gabe”, herrian bertan gozatu nahi dute sanjuandarrek itsasoaz, bainuaz, eguzkiaz, lasaitasunaz… eta Alabortza horretarako toki aproposa eta aparta dela sinetsita daude. Azken urtetan hainbat aurrerapauso eman dira bizilagunen asmoetan, baina ez nahikoak. “Gauzak ez dira guk nahi bezain azkar mugitzen ari, eta azken udal hauteskundeek Udal Gobernuan ekarri dituen aldaketak ez du askorik lagundu finkatuta zegoen ibilbidean aurrera egiten eta, tamalez, parentesi moduko bat gertatu da”, kexatu dira. Hala ere, “azken hilabeteotan Alabortzaren gaia Udalaren barrunbeetan berriro ere mugitzen hasi dela” jakinarazi dute auzo elkartekoek eta datozen hilabeteetan Alabortzari behin betiko irtenbidea emateko norabidean” aurrerapausoak egingo direla uste dute. Zentzu horretan, mezu zuzena helarazi diote udalari: ” Pasaiako Udal Gobernuari eskatu nahi diogu Alabortza biziberritzeko proiektu hau bururaino eraman dezala eta beharrezko den azken bulkada luzamendutan ibili gabe eman diezaion”. Herritarrei ere luzatu diete deia, larunbatean Alabortzara igo eta hondartza eta inguruak txukuntzeko auzolanean ez ezik, festan parte har dezaten.

Dantzari txikiek hartu zituzten atzo Antxoko kaleak, Alkartasunaren Dantzari Txiki Egunaren barruan. Eguerdian barrutitik desfilea egin zuten dantzari gazteek, ondoren Gure Zumardian emanaldia egiteko. Bazkaldu eta gero, Kultur Etxean antzerkiaz gozatu zuten dantzatu zutenek, eta gurasoek. Aste honetan jarraituko dute Alkartasunaren Hamabostaldi Kulturaleko ekimenek.

XXIII. Sagardo Eguna ospatzen ari dira Oiartzunen 17:55az geroztik, AEK-k antolatuta. Ttur-tturrek egin du lehen txotxa, elkartearen hamargarren urteurrena delako. Oiartzungo Aristizabal, Baleio eta Ordoxelai sagardotegietako zukua eskaintzen ari dira,...

Sagardo Jaia hasi da Lezon, eta lepo dago herriko plaza.



Nerea Moreno Guerrero eta Joxe Mari Intxausti Askasibar izan ziren atzoko Behobia-Donostian Lezoko korrikalari azkarrenak. Denera, 81 lezoar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan, herriko atleten sailkapena.

Edurne Gomez Izagirre eta Herve Etxeberri izan ziren atzoko Behobia-Donostian Hendaiako korrikalari azkarrenak. Denera, 75 hendaiar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan, herriko atleten sailkapena.


Gaur goizean jokatu da San Pedron arraitxiki txapelketa. Eguerdian izan da sari banaketa, eta antolatzaileek Javier Lukin omentzeko baliatu dute ekitaldia. Lukinek sortu zuen sanpedroetan urtero Torreatzen egiten den arrain txiki txapelketa. Bere semeak jaso du haren omenez landu duten saria. 23 txalupa aritu dira goizean zehar txapelketarako arrantzan. 20 kilo arrain txiki harrapatuta, Amelik txalupa irabazi du gaurko txapelketa. Sanpedroei buruzko informazio gehiago jaien webgunean.

Sanpedroetako lehen eguneko argazki eta bideoak ikusteko klikatu hemen