VIII. Alabortza Eguna deitu dute larunbaterako (hilak 16)

Larunbatean (hilak 16) ospatuko dute Donibanen, VIII. Alabortza Eguna, ohi denez, festa, auzolana eta aldarrikapena uztartuz. 2005. urtena ekin zion Bonantza Auzo Elkarteak ekimen hau bultzatzeari, “Alabortzako txokoa atondu eta herritarrok erabiltzeko moduan jartzeko helburuz”.  “Beste inora joan gabe”, herrian bertan gozatu nahi dute sanjuandarrek itsasoaz, bainuaz, eguzkiaz, lasaitasunaz… eta  Alabortza horretarako toki aproposa eta aparta dela sinetsita daude.  Azken urtetan hainbat aurrerapauso eman dira bizilagunen asmoetan, baina ez nahikoak. “Gauzak ez dira guk nahi bezain azkar mugitzen ari, eta azken udal hauteskundeek Udal Gobernuan ekarri dituen aldaketak ez du askorik lagundu finkatuta zegoen ibilbidean aurrera egiten eta, tamalez, parentesi moduko bat gertatu da”, kexatu dira. Hala ere, “azken hilabeteotan  Alabortzaren gaia Udalaren barrunbeetan berriro ere mugitzen hasi dela”  jakinarazi dute auzo elkartekoek  eta datozen hilabeteetan Alabortzari behin betiko irtenbidea emateko norabidean” aurrerapausoak egingo direla uste dute. Zentzu horretan, mezu zuzena helarazi diote udalari: ” Pasaiako Udal Gobernuari eskatu nahi diogu Alabortza biziberritzeko proiektu hau bururaino eraman dezala eta beharrezko den azken bulkada luzamendutan ibili gabe eman diezaion”. Herritarrei ere luzatu diete deia, larunbatean Alabortzara igo eta hondartza eta inguruak txukuntzeko auzolanean ez ezik, festan parte har dezaten.  

ALABORTZA EGUNA

ALABORTZA EGUNA

Larunbatean (hilak 16) ospatuko dute Donibanen, VIII. Alabortza Eguna, ohi denez, festa, auzolana eta aldarrikapena uztartuz. 2005. urtena ekin zion Bonantza Auzo Elkarteak ekimen hau bultzatzeari, “Alabortzako txokoa atondu eta herritarrok erabiltzeko moduan jartzeko helburuz”.  “Beste inora joan gabe”, herrian bertan gozatu nahi dute sanjuandarrek itsasoaz, bainuaz, eguzkiaz, lasaitasunaz… eta  Alabortza horretarako toki aproposa eta aparta dela sinetsita daude.  Azken urtetan hainbat aurrerapauso eman dira bizilagunen asmoetan, baina ez nahikoak. “Gauzak ez dira guk nahi bezain azkar mugitzen ari, eta azken udal hauteskundeek Udal Gobernuan ekarri dituen aldaketak ez du askorik lagundu finkatuta zegoen ibilbidean aurrera egiten eta, tamalez, parentesi moduko bat gertatu da”, kexatu dira. Hala ere, “azken hilabeteotan  Alabortzaren gaia Udalaren barrunbeetan berriro ere mugitzen hasi dela”  jakinarazi dute auzo elkartekoek  eta datozen hilabeteetan Alabortzari behin betiko irtenbidea emateko norabidean” aurrerapausoak egingo direla uste dute. Zentzu horretan, mezu zuzena helarazi diote udalari: ” Pasaiako Udal Gobernuari eskatu nahi diogu Alabortza biziberritzeko proiektu hau bururaino eraman dezala eta beharrezko den azken bulkada luzamendutan ibili gabe eman diezaion”.

Herritarrei ere luzatu diete deia, larunbatean Alabortzara igo eta hondartza eta inguruak txukuntzeko auzolanean ez ezik, festan parte har dezaten.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.