
Trintxerpeko Ascuregi aisia elkarteak Arcachoneko (Frantzia) ur parkera bidaia antolatu du hilaren 23rako. Plazek muga dutela jakinarazi dute elkarteko kideek, eta izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar dela: 685 77 93 98 (Juan Carlos). Bi...

Artisau azoka egingo dute Niessenen

Gaur, Udal Kontserbatorioko biolin ikasleek entzunaldia egingo dute Musika Eskolan, 18:30ean. Ondoren, 20:00etan, Xabier Etxeberria tronboi ikasleak errezitaldia emango du, Goi Gradoa bukatzeko. Bi saioak doan dira.

2012ko madalenetako egitaraua nork egingo duen jakinarazi du Irune Balentziaga Kultura zinegotziak, eta Michelena Graficas SL izango da. Era berean, egitarau horretan txertatzen den publizitatea ere enpresa berak kudeatuko du. Horrenbestez, gogorarazi ...

Hilaren 14an, ostegunarekin, Le ventre de papa antzezlana taularatuko dute Mendi Zolan kulturgunean, 20:30ean hasita, 2011-2012 Kultur Sasoiaren barruan. Komedia gazi-gozoa da, umorezko unez betea, baita eguneroko bizitzan agertzen diren larritasunetaz...

Datozen asteetan auzo-bilkurak eginen dituzte Hendaian. Herriko Etxetik auzo bakoitzeko hitzorduen ordutegia zehaztu dute. Bilkura guztiak 19:00etan izanen dira, Intzurakoa ezik (18:30ean). Hauek dira datak eta ordutegiak: Hondartza auzoa: hilaren 20a...

Antxoko Kultur Etxean egingo da gaur udalbatzarra, 19:30etik aurrea. Gai zerrendan, besteak beste, bi mozio ageri dira. Pasaiako ezkerrak hezkuntzako murrizketen gainean aurkeztutakoa bata, eta Ulia mendian ehiza debekatzeari buruzkoa bigarrena. Azken hau Gipuzkoako Ehiza Federazioak aurkeztu du, herriko Galepertarrak eta Usoa ehiza elkarteen izenean, eta PSE-EEren, EAJren eta PPren babesa du. Herriko ehiztariak haserre daude udalarekin, udalbatzarrak, Bilduren eta Pasaiako Ezkerreren botoekin Ulia mendian ehiza debekatzea erabaki zuelako. 12-6-12ko Ezohiko Udalbatzarra

Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargotik (EHHHE) herritarrei dei egin diete Asiako liztorrak ikusten dituzten herritarrek Herriko Etxean abisua eman dezaten. Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak bere gain hartuko du Asiako liztorren habien suntsitze...

Larunbatean (hilak 16) ospatuko dute Donibanen, VIII. Alabortza Eguna, ohi denez, festa, auzolana eta aldarrikapena uztartuz. 2005. urtena ekin zion Bonantza Auzo Elkarteak ekimen hau bultzatzeari, “Alabortzako txokoa atondu eta herritarrok erabiltzeko moduan jartzeko helburuz”. “Beste inora joan gabe”, herrian bertan gozatu nahi dute sanjuandarrek itsasoaz, bainuaz, eguzkiaz, lasaitasunaz… eta Alabortza horretarako toki aproposa eta aparta dela sinetsita daude. Azken urtetan hainbat aurrerapauso eman dira bizilagunen asmoetan, baina ez nahikoak. “Gauzak ez dira guk nahi bezain azkar mugitzen ari, eta azken udal hauteskundeek Udal Gobernuan ekarri dituen aldaketak ez du askorik lagundu finkatuta zegoen ibilbidean aurrera egiten eta, tamalez, parentesi moduko bat gertatu da”, kexatu dira. Hala ere, “azken hilabeteotan Alabortzaren gaia Udalaren barrunbeetan berriro ere mugitzen hasi dela” jakinarazi dute auzo elkartekoek eta datozen hilabeteetan Alabortzari behin betiko irtenbidea emateko norabidean” aurrerapausoak egingo direla uste dute. Zentzu horretan, mezu zuzena helarazi diote udalari: ” Pasaiako Udal Gobernuari eskatu nahi diogu Alabortza biziberritzeko proiektu hau bururaino eraman dezala eta beharrezko den azken bulkada luzamendutan ibili gabe eman diezaion”. Herritarrei ere luzatu diete deia, larunbatean Alabortzara igo eta hondartza eta inguruak txukuntzeko auzolanean ez ezik, festan parte har dezaten.

Ekilore izeneko erakusketa jarri du Iñigo Segurolak Makutxon: egunkarietatik moztutako paper zatiekin osatu ditu koadroak. Uztailaren erdialdera arte egongo dira jarrita tabernako paretetan. Egileak ez ditu salgai jarri.

11:00etan irekiko dute. Irailaren 15era arte egongo da zabalik. Ekainean, abuztuan eta irailean, 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita, eta uztailean 10:00etatik 21:00etara.

Ikasturtean zehar, Nuendo ikastaroa egiten aritu dira Gaztelekun. Musika eta abestiak egiten ikasteko programa da Nuendo. Ikastarotik, hiru abesti atera dira. Hiru horiek Facebook-en jarri dituzte Gaztelekuko kideek, jendeak gustukoena aukera dezan. Hi...

dantza taillerrak egingo ditu kukaik uztailean

Joan den ostiralean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Alarde Parekidearen ordezkari bezala agertu zen Alardezaleak elkarteak hitzarmena sinatu zuten Donostian, “emakumeek beren herriko jaietan berdintasun egoeran parte hartzeko duten eskubideez herritarrak sentsibilizatzeko” xedearekin. Akordioarekin aldundiak babesa eman dio Alarde Parekideari. Aldunditik Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Laura Gomez Berdintasuneko foru zuzendariak sinatu zuten hitzarmena. Alardezaleak elkartetik, Jose Manuel Alberdi presidentea, eta Xabier Kerexeta eta Miren Tolosa elkarteko batzordeko kideak izan ziren Donostian. Garitanoren esanetan foru erakundearen laguntza lehenago iritsi behar zen. “Irungo Alarde Parekideak eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiak aspaldi jaso behar zuten Gipuzkoako erakunde gorenaren laguntza, eta bidegabekeria historiko hori konpontzeko garaia iritsi da”, adierazi zuen Garitanok. Hitzarmenak ezarritakoaren arabera, Irungo Alarde Parekideak 30.000 euroko diru laguntza jasoko du, eta diru hori zertan gastatuko den zehazten du akordioak: batetik, emakumeek herriko jaietan berdintasunean parte hartzeko eskubideaz herritarrak sentsibilizatzeko; bigarrenik, Alarde Parekidea antolatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko partaidetza aldarrikatzeko bitarteko gisa; eta hirugarrenik, emakumeenganako indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko. Ostiralean egindako adierazpenetan, Gobernu Foralak alarde bakarraren alde lan egiteko konpromisoa agertu zuen Laura Gomez berdintasuneko zuzendariak: “Aldundiak konponbidea eman behar dio enkistatuta dagoen, herrietan sortu eta bertako arduradun politikoek eta aurreko foru gobernuek konpondu ez zutena gatazka honi”, esan zuen. Batzar Nagusietan, [...]

Pilar Peña, Kuki Garcia eta Carlos Zapirain dantza eskolatako dantzariak izango dira asteburuko protagonistak Dantzaburua 2012 ekimenaren zazpigarren urtean. Hiru eguneko dantza ekimena Hondartza kiroldegian egingo dute, eta ikasturtean zehar eskoletan egiten duten lana erakutsiko dute. Hala, saskibaloi kantxa, dantza taula bihurtuko dute. Dantza eskola bakoitzak egun bat dauka bere lanak erakusteko eta Pilar Peña dantza eskola beteranoak hasiko du ekimena etzidamu. 28 urte bete ditu aurten eskolak, eta adin guztietako 200 dantzari inguruk parte hartuko dute etziko saioan. Taldeko dantzak izango dira guztiak, eta jazza, funkya eta egungo dantza estiloen koreografiak erakutsiko dituzte bi orduz. Bigarren egunean, Kuki Garcia dantza eskolaren txanda izango da. Eskola gazteagoa den arren, Dantzaburua egiten hasi ziren urtetik parte hartu du dantzaldian. Dantza modernoak eskainiko dituzte eta taldeko koreografiak izango dira nagusi. Hala, dantza estilo berriak jorratuko dituzte. Areto dantzak Dantzaburuaren hirugarren emanaldia izango da ezberdinena. Carloz Zapirain dantza eskolak emango du eta aretoko dantzak izango dira. Aurreko bi egunetako agertokia kenduko dute, eta kantxa libre utziko dute bikote arteko dantzez gozatzeko. Carlos Zapirain dantza eskola, Pilar Peñarenaren antzera, Hondarribiko eskola zaharrenetakoa da, eta urte askotakolan gogorra daramate bizkar gainean biek. Sarrerek bi euro kostatuko dute eguneko, eta kiroldegian bertan eros daitezke. Egitaraua Hilak [...]

Ikasturte bukaerara iristear da Hondarribiko Musika Eskola. Horregatik, kontzertuak eskainiko dituzte aste honetan ere, eta bihar, etzi eta etzidamu kontzertuak izango dira 18:30ean Paradorean. Etzidamu, Bera eta Astigarragako musika eskolatako ikaslee...

Elitxu Auzo Elkarteak auzko haurrentzako festa antolatuko du bihar, asteazkenarekin, 17:00etatik aurrera. Hasieratik jolasteko aukera izango da eta pailazoek animatuko dute arratsaldea. 18:30etik aurrera hainbat tailer prestatuko dituzte gainera: ur pa...

Ostiral honetan hasiko da hondartza denboraldia Hendaian eta horretarako zaintza zerbitzuak abiatuko dituzte Ondarraitzen. Zerbitzu horiek Balea sokorri postuan eskainiko dituzte hasieran, eta uztailaren 1etik aurrera Dunba Harrietako postuan ere. Bale...