Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aldundiak eta Alardezaleak elkarteak herritarrak sentsibilizatu nahi dituzte

Joan den ostiralean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Alarde Parekidearen ordezkari bezala agertu zen Alardezaleak elkarteak hitzarmena sinatu zuten Donostian, “emakumeek beren herriko jaietan berdintasun egoeran parte hartzeko duten eskubideez herritarrak sentsibilizatzeko” xedearekin. Akordioarekin aldundiak babesa eman dio Alarde Parekideari. Aldunditik Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Laura Gomez Berdintasuneko foru zuzendariak sinatu zuten hitzarmena. Alardezaleak elkartetik, Jose Manuel Alberdi presidentea, eta Xabier Kerexeta eta Miren Tolosa elkarteko batzordeko kideak izan ziren Donostian. Garitanoren esanetan foru erakundearen laguntza lehenago iritsi behar zen. “Irungo Alarde Parekideak eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiak aspaldi jaso behar zuten Gipuzkoako erakunde gorenaren laguntza, eta bidegabekeria historiko hori konpontzeko garaia iritsi da”, adierazi zuen Garitanok. Hitzarmenak ezarritakoaren arabera, Irungo Alarde Parekideak 30.000 euroko diru laguntza jasoko du, eta diru hori zertan gastatuko den zehazten du akordioak: batetik, emakumeek herriko jaietan berdintasunean parte hartzeko eskubideaz herritarrak sentsibilizatzeko; bigarrenik, Alarde Parekidea antolatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko partaidetza aldarrikatzeko bitarteko gisa; eta hirugarrenik, emakumeenganako indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko. Ostiralean egindako adierazpenetan, Gobernu Foralak alarde bakarraren alde lan egiteko konpromisoa agertu zuen Laura Gomez berdintasuneko zuzendariak: “Aldundiak konponbidea eman behar dio enkistatuta dagoen, herrietan sortu eta bertako arduradun politikoek eta aurreko foru gobernuek konpondu ez zutena gatazka honi”, esan zuen. Batzar Nagusietan, [...]

admin
Oarsoaldea
2012/06/12

Joan den ostiralean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Alarde Parekidearen ordezkari bezala agertu zen Alardezaleak elkarteak hitzarmena sinatu zuten Donostian, “emakumeek beren herriko jaietan berdintasun egoeran parte hartzeko duten eskubideez herritarrak sentsibilizatzeko” xedearekin. Akordioarekin aldundiak babesa eman dio Alarde Parekideari.

Aldunditik Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Laura Gomez Berdintasuneko foru zuzendariak sinatu zuten hitzarmena. Alardezaleak elkartetik, Jose Manuel Alberdi presidentea, eta Xabier Kerexeta eta Miren Tolosa elkarteko batzordeko kideak izan ziren Donostian. Garitanoren esanetan foru erakundearen laguntza lehenago iritsi behar zen. “Irungo Alarde Parekideak eta Hondarribiko Jaizkibel konpainiak aspaldi jaso behar zuten Gipuzkoako erakunde gorenaren laguntza, eta bidegabekeria historiko hori konpontzeko garaia iritsi da”, adierazi zuen Garitanok.

Hitzarmenak ezarritakoaren arabera, Irungo Alarde Parekideak 30.000 euroko diru laguntza jasoko du, eta diru hori zertan gastatuko den zehazten du akordioak: batetik, emakumeek herriko jaietan berdintasunean parte hartzeko eskubideaz herritarrak sentsibilizatzeko; bigarrenik, Alarde Parekidea antolatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko partaidetza aldarrikatzeko bitarteko gisa; eta hirugarrenik, emakumeenganako indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko.

Ostiralean egindako adierazpenetan, Gobernu Foralak alarde bakarraren alde lan egiteko konpromisoa agertu zuen Laura Gomez berdintasuneko zuzendariak: “Aldundiak konponbidea eman behar dio enkistatuta dagoen, herrietan sortu eta bertako arduradun politikoek eta aurreko foru gobernuek konpondu ez zutena gatazka honi”, esan zuen.

Batzar Nagusietan, kontra
Joan den astean Gipuzkoako Batzar Nagusiek Bilduk eta Aralarren aurkeztutako mozio bat aztertu zuten. “Gipuzkoako festa guztietan emakumeek berdintasunean parte hartzeko eskubidea izan dezatela” eskatzen zuen. Mozioa ez zen atera, EAJk, PSE-EEk eta PPk kontra bozkatu zutelako.

Gomezek kontrako botoa eman zuten alderdiak kritikatu zituen: “Etikoki gaitzesgarria da elkarbizitzari eta emakumeen berdintasunari eragiten dieten arazoak konpontzen ez laguntzea, alderdien interesak direla eta”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako baserritarrak «haserre» daude, mendiko uren kontagailuen afera dela eta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.