2012/6/12

Giro polita mutxikoetan

Errenteriako Txistularien Taldearen doinuekin dantzan aritu ziren igandean hamarnaka herritar Beti Prest dantza elkarteak antolatutako Muxiko Egunean. Asko izan ziren euskal dantzak egitera animatzeko deialdiari erantzun zioten herritarrak, eta Herriko...

admin

Zuberoako Biraren barruko irteera antolatu du Jaizkibelek

San Martingo Harriatik, Erraitzera, handik Lakora mendia (1877 m)  igotzeko. Horixe Jaizkibel mendi Taldeak Zuberoako Biraren barruko zazpigarren irteerarako programatu duen ibilbidea. Yeguacero izenez ezaguna den inguruan emango dute bukatutzat ibilbidea, lakora menditik jaisterakoan. Guztira, 12,5 kilometro eta 450 metroko garaiera. Interesduneak elkartearen egoitzan eman dezakete izena bihar (hilak 13) edota ostiralean (Hilak 15), 20:00etatik 20:00etara. Telefonoz ere bada izena ematerik 943 514 700 telefono zenbakira deituta. Ibilbidearen gaineko informazio gehiago taldearen webgunean eskura daiteke.

admin

Gorka Aginagalde Kamion izango da bihar

Antxoko Kamio tabernak Gorka Aginagalde aktorea gonbidatu du biharko. Aktore ezagunak, bakarlari gisa ariko da tabernan biltzen diren bezeroen barre algarak sorrarazteko. 20:30ean  hasiko da Aginagalderen ikuskizuna. Sarrera doan da.

admin

‘Egia balitz’ euskarazko kamishibai kontakizuna, larunbatean Mediatekan

Heldu den larunbatean Hendaiako Mediatekak begiak ireki eta irudipenarekin bidaiatzeko gonbita eginen du, Egia balitz goiburuko euskarazko kamishibai ikuskizunarekin. Heletako (Nafarroa Beherea) Pestacles et Cie. taldeak eskainia izanen da, baina tald...

admin

Pasaia Zero Zabor Taldeak bideo emanaldiak antolatu ditu

Errausketari ateak ixten izenburupean hiru bideo emanaldi antolatu ditu Pasaia Zero Zabor Taldeak. Garai bateko zaborraren kudeaketa, Europako ereduak, errauste planta beharko lukeen zabortegia, balorizazio energetikoa,… gai horiek eta beste asko...

admin

‘El chiringuito’ antzezlana taularatuko dute asteazkenean Argoiak elkartean

Asteazkenero bezala, bihar egun seinalatua da Argoiak elkartearen egutegian, baina aste honetan ez dute hitzaldirik antolatuko, antzerki obra bat baizik. Ategorrietako (Gipuzkoako) eskolako gurasoen elkartearen Kemen antzerki taldeak El chiringuito lan...

admin
Gehiago