‘El chiringuito’ antzezlana taularatuko dute asteazkenean Argoiak elkartean
Asteazkenero bezala, bihar egun seinalatua da Argoiak elkartearen egutegian, baina aste honetan ez dute hitzaldirik antolatuko, antzerki obra bat baizik. Ategorrietako (Gipuzkoako) eskolako gurasoen elkartearen Kemen antzerki taldeak El chiringuito lan...
Asteazkenero bezala, bihar egun seinalatua da Argoiak elkartearen egutegian, baina aste honetan ez dute hitzaldirik antolatuko, antzerki obra bat baizik. Ategorrietako (Gipuzkoako) eskolako gurasoen elkartearen Kemen antzerki taldeak El chiringuito lana taularatuko du, 17:00etatik aurrera. Ondo pasatzeko aukera bikaina izango da.
Sarrera doan izango da Argoiakera hurbiltzen den ororentzat (Uztapide bertsolaria, 6).
