Auzoetako bilkurak ekainaren 20tik 29ra

Datozen asteetan auzo-bilkurak eginen dituzte Hendaian. Herriko Etxetik auzo bakoitzeko hitzorduen ordutegia zehaztu dute. Bilkura guztiak 19:00etan izanen dira, Intzurakoa ezik (18:30ean). Hauek dira datak eta ordutegiak: Hondartza auzoa: hilaren 20a...

Datozen asteetan auzo-bilkurak eginen dituzte Hendaian. Herriko Etxetik auzo bakoitzeko hitzorduen ordutegia zehaztu dute. Bilkura guztiak 19:00etan izanen dira, Intzurakoa ezik (18:30ean). Hauek dira datak eta ordutegiak:

  • Hondartza auzoa: hilaren 20an (asteazkena), Hondartzako Lehen mailako eskolan, 19:00etan.
  • Geltoki auzoa: hilaren 22an (ostirala), Geltokiko Lehen Mailako eskolan, 19:00etan.
  • Intzura auzoa: hilaren 26an (asteartea), Denentzat Gizarte Zentroan, 18:30ean.
  • Lizardi, Sopite, Agerria eta Erlaitza auzoak: hilaren 28an (osteguna), Lizardiko Lehen mailako Eskolan, 19:00etan.
  • Hiri-barnea: hilaren 29an (ostirala), Herriko Etxean, 19:00etan.

Jakina denez, auzo bilkurak denentzat irekiak dira, eta, horregatik, Herriko Etxetik herritar guztiei dei egin diete auzo bilkuretara agertzeko: “Horren karietara, abian diren txostenak eta azken berriak aipatzen ahalko dira”, gaineratu dute udaletxetik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.