Artisau Azoka antolatu dute bihartik igandera arte Niessenen

Artisau azoka egingo dute Niessenen

Niessen Merkataritza Guneak artisau azoka antolatu du Xabier Olaskoaga plazan bihartik hasi eta igandera arte. Bertara jendea hurbiltzea eta gunea suspertzea du helburu ekimenak,merkatalguneko kudeatzailea den Eneko Ezeizak azaldu duenez: “Jendea erakarri nahi dugu Niessenera eta bertako saltokiei bizitza eman, zentroa dinamikoa bihurtu azken batean”. Horretarako, “denetarik” eskainiko duten 35 artisau postu izango dira bost egunez, Erdi Arora itzuliko den Xabier Olaskoaga plazan.

Salmentarako postuez gain, erakustaldiak ere antolatu dituzte azokaren barruan. Horietako bat hegaztiekin egingo dutena da, Ezeizak nabarmendu duenez: “Zazpi hontza eta arrano izango dira azokan eta bost egunetan zehar, tarteka hegaldi libreko erakustaldiak egingo dituzte”. Horrekin batera, sabel dantza erakustaldia ere egingo dute. Bihartik hasita igandera arte izango da zabalik azoka goizeko hamarretatik gaueko bederatziak arte eta antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.