
Datozen lau urteetarako udal gobernuak osatu duen bide orriaren xehetasunak emango dituzte Juanba Berasategi aretoan. Gutxienez 100 neurri gauzatzeko konpromiso publikoa hartuko dute ordezkariek.

Datozen lau urteetan lehentasunez landuko dituzten helburu estrategikoak eta garatuko dituzten egitasmoak definitu dituzte. Elkarlan publiko-komunitarioa izango da oiartzuar guztien bizitza hobetzeko oinarria.