
Errenteria-Oreretara 12:10ean helduko da Korrika Perurenatik eta 12:57an utziko du herria, Oiartzuna joateko, Fanderiatik.

Gaur arratsaldean Korrika Txikiak irtengo dira Pasaiako lau barrutietan.

Orereta Ikastolako bosgarren mailako hamazazpi ikasle bertara joango dira Hendaiako Ikastolak Santiago Zubian hartua duen kilometroa Zubiak eraikiz hitzarmeneko beste ikasleekin batera egitera.