"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Zubiak eraikitzen jarraitzen du Orereta Ikastolak

Orereta Ikastolako bosgarren mailako hamazazpi ikasle bertara joango dira Hendaiako Ikastolak Santiago Zubian hartua duen kilometroa Zubiak eraikiz hitzarmeneko beste ikasleekin batera egitera.

Hendaiara joango diren hamazazpi ikasleak gaur Orereta Ikastolan egindako agerraldian.

Hendaiara joango diren hamazazpi ikasleak gaur Orereta Ikastolan egindako agerraldian.

Apirilaren 24ean beteko da urte bete Orereta Ikastolak, Biriatu, Hendaia eta Ziburuk sinatu zutela Zubiak eraikiz elkarlanerako hitzarmena. Ordutik hainbat ekitaldi antolatu dituzte hitzarmenaren harira, eta aurten Urruñako  ikastola batu zaio hitzarmenari. Apirilaren 4an, 20. Korrika Errenteria-Oreretara helduko den egunean beste senidetze saioa egingo dute. Izan ere, egun horretan bertan helduko da Korrika Hendaiara, eta Orereta Ikastolako bosgarren mailako hamazazpi ikasle bertara joango dira Hendaiako Ikastolak Pausuko zubian hartua duen kilometroa Zubiak eraikiz hitzarmeneko beste ikasleekin batera egitera. Kilometroa egiten amaituta 24 orduz izango dira Hendaian, eta apirilaren 5eko goiza Hendaiako Ikastolan emango dute, eta arratsaldean, Orereta Ikastolara itzulita beste ikasleekin Hendaian bizitako esperientzia partekatuko dute. Iniziatibak, Bidasoa ibaiaren bi aldeetako errealitatea ezagutu eta senidetzeko balioko duela esan dute Orereta Ikastolatik, “euskarak bat egiten gaituela jabetuz eta emozioak partekatuz, komunitatea, unibertso propioa eraikiko dugu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.