
Hunkigarria, ederra eta jendetsua. Milaka lagunek egin zuten bat 21 Korrikarekin Errenteria-Oreretan.

Korrika Gazteek hartu dute gaur lekukoa, eta ez da nolanahikoa izan, giro ederra jarri dute.

Gaur helduko da 21Korrika Errenteria-Oreretara Lezotik 22:52an. Atzo Korrika Txikiak egin zituzten eta gaur goizean egingo dute beraiena gazteek, 12:30ean hasita. Bizarain, Gamon, Egiluze, Orereta Ikastola, Koldo Mitxelena, Oiartzo, Don Bosco eta Pasaia Lezo Lizeoko ikasleek bat egingo dute; 13:00etan bilduko dira denak Zumardian antolatu duten kontzertuan.

Ehunka klikari txiki atera dira kalera euskararen alde, Koldo Mitxelena, Orereta Ikastola, Bizarain, Cristobal Gamon, Telleri Alde, eta Egiluzeko ikasleek kaleak bete dituzte klika egitera deitzeko.