
Oarsoaldeko herrietan Korrika girotzeko hainbat ekitaldi egin dituzte gaur. Horien bilduma egin du HITZAk. Hemen irudiak.

Eguzkia lagun, giro ederrean eman dute Korrikaren eguna Pasaiako lau barrutietako bizilagunek. Prest dira gauean lekukoa hartzeko.

22. Korrika Txikiak Pasai Antxoko kale nagusiak hartu ditu gaur. La Anunciata eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak izan dira bertan protagonista.

Urdin liburu dendako erakusleihoek beti eman dute hizpiderik antxotarren artean. 22. Korrika irudikatzeko hautaturiko elementuak ez dira ausazkoak izan, asko baitute euskararen aldeko militantziatik.

Igandeko 04:32an 22. Korrika Donibanera heltzen denetik 05:30a pasatxo arte pasaitarren eskuetan egongo da Korrikaren ikurra.

Gaur goizean eman ditu jakitera epaimahaiak eskualdeko erakusleiho txukunenen izenak. Udalerri bakoitzeko bana hautatu dute.

Ostiraleko Korrika txikiekin hartuko dute abiada pasaitarrek euskararen aldeko martxan. Jendez lepo nahi dituzte kaleak igande goizaldean.

Apirilaren 10ean Donostian emango dituzte euskalduntzearen aldeko azken urratsak. Aurretik, Pasaiako lau barrutiak zeharkatuko ditu Korrikak.

Herri Arte Eskolak koreografia batekin agurtu nahi izan du Korrika.

22. Korrikako arropa salgai jarriko dute Gure Zumardian. Muxikoak bertan izango dira, eta 'photo-call' saioa ere egingo dute.

Osasun arrazoiak direla eta, Xenpelar AEKtik adierazi dute Korrikako lehen batzarra otsailaren 3an, osteguna, izango dela.