
Korrikako bi furgonetak eta horiek eramango dituzten gidariak Oiartzungo Ugaldetxo industrialdean prestatzen dituzte. Orain azken ukituekin ari dira, eta igandean gidatze probak egingo dituzte, Atharratzen dena prest izateko.

Judith Arruabarrena Ugartemendia Oarsoaldeko Korrikako arduraduna da. Eskualdeko herri zein barruti bakoitza koordinatzea eta antolatzea da oiartzuarraren aurtengo Korrikako betebeharra.

Antolatutakoen artean herri bazkaria eta lekuko hartzeen aurkezpena.

Lezoko Korrika Batzordeak ekitaldi sorta zabala antolatu du Korrikari harrera egiteko, eta behin Lezotik pasa denean euskararen olatuaren gainean jarraitzeko.

Larunbaterako (hilaren 14an) Korrika festa antolatu du Antxoko Korrika batzordeak. Sustatzaileek egun osoko programazioa ondu dute.

Inguruko herrietako mendizale gazteen festa izango da igandekoa. 24. Korrikaren egitarauaren barrukoa da jarduera.

Larunbatean (hilaren 14an) Trintxerpeko Korrika kulturala egingo da, egun osoan zehar. Korrikaren etorrera berotzen hasiko dira.

10:30ean hasi eta 20:30erarte zenbait jarduera izango dira plazan; tartean, muxikoak, erraldoiak, herri bazkaria edota kontzertuak.

Antxoko 24. Korrikaren lekukoa hartu behar dutenek agerraldia egin zuten larunbatean, Errigoraren produktuak dastatu ondoren.

Martxoaren 8rako egun osoko egitaraua antolatu du Oiartzungo Feministen Asanbladak. Manifestazioa, bazkaria eta bakarrizketa izango dira tartean.

Bihartik hasita, hamaika jarduera antolatu dituzte. Alabaina, oraindik ekintza gehiago iragarriko dituztela aurreratu dute.

24. Korrikak Lezon izango duen izaeraren gainean hitz egiteko batzarra 16:45ean hasiko da, Oroitzene AEKn.

Korrika Kulturalaren barruko 'komedia ganberroa' jasoko du herriko antzokiak. Gaur, bestalde, haurrentzako txotxongiloak; eta bihar, Lezoko Zinema Ttikia.

Batzarrera herriko Korrikaren antolaketan ekarpena egiteko prest den oro dago gonbidatua. 17:30ean izango da, Oroitzene AEKn.

24. Korrikak Atharratze eta Bilbo lotuko ditu, martxoaren 19tik 29ra. Korrika martxoaren 25eko goizaldean iritsiko da Pasaiara, eta etorrera prestatzeko, Korrika Batzordeak antolatu dituzte lau barrutietan.