
Espainiako Auzitegi Nazionala herriko tabernen diru kontuak enbargatzen hasi da, eta lokalekin gauza bera egingo du. Oarsoaldeko eta Bidasoko ‘herrikoak’ mobilizatzen hasi dira.

Helburuak ez, bitartekoak epaitu behar direla argudiatu du defentsak goizeko saioan. 16:30ean jarraituko dute. Gaur berrekin diote epaiketari, akusazioaren ondorioekin. berria.info-n egiten ari dira jarraipena.




Girizia elkartea "libre eta zabalik" nahi dutela erakutsi dute oiartzuarrek gaur goizean egindako agerraldiaren bitartez.

Bost hilabeteren ondoren, martxoaren 12an amaituko da ahozko saioa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bertan, Errenteria-Oreretako, Irungo eta Oiartzungo herritar bana daude auzipetuta: Rufi Etxeberria, Ibai Esteibarlanda eta Idoia Arbelaitz nahiz Basari, Girizia, Landare, Tiñelu, Trintxer, Hazia eta Antxeta elkarteak.

26/09 eta 35/02 sumarioen "izaera politikoa eta antidemokratikoa" salatuko dute. Oarsoaldeko eta Bidasoko hiru lagun eta zazpi elkarte ari dira epaitzen: Rufi Etxeberria oiartzuarra, Ibai Esteibarlanda irundarra eta Idoia Arbelaitz oreretarra nahiz Basari, Girizia, Landare, Tiñelu, Trintxer, Hazia eta Antxeta elkarteak.