
Astelehenean Duintasunak egingo duen mobilizazioarekin itxiko dute lehen fasea. Hilabeteko epea emango dute aldundiak adinekoen egoitzetan egoera hobetu dezan.

Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza adinekoen egoitzetan bizi duten egoera plenora eraman dute herri eragile, langile eta senideek. Zaintza duintzeko eskaerak EH Bildu, PSE-EE, eta Elkarrekin Podemosen babesa jaso du.

Bihar goizean bilera egingo dute herri eragileen ordezkaritza batek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako sailarekin.

Instituzioek adinekoei eskaintzen dieten zaintza eredua eztabaidagai bihurtu da azken urte luzeetan. Horren gaineko hausnarketa kolektiboa eskatzen dutenak gero eta gehiago dira.

Une honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, COVID-19agatik kutsatutako 30 egoiliar dira erresidentzia horretan.

Elkarretaratzeak egiten ari dira astero Jesusen Bihotza eta Sanmarkosene adinekoen egoitzetan, lan baldintza eta zaintza publiko duinerako eskubideak aldarrikatuz.

Une honetan, Oarso eta Bidasoko herrietako bi adinekoen egoitzetan dauden COVID-19 positibo aktiboak: Errenteria-Oreretako Beraun auzoko Sanmarkosene da bata, eta Irungo Inmakulada egoitza bestea.