
Ibilgailuak izaten ari dira protagonistak, baina batez ere elkartasuna. Arratsaldean musikak hartuko du lekukoa.

Elkartasun Motorrak elkartasun jaia egingo dute bihar, larunbata, goizetik arratsera. Ibilgailu erakusketa, musika, eta kirola eskutik, Juneren Hegoak eta Aesmowi elkarteen alde.

Mowat Wilson sindromea dutenen familiak biltzen ditu Aesmowi elkarteak. Bertako presidentea da Tere Rojo errenteriarra; sindromea du haren semeak. Gaixotasuna ikusarazi nahi dute.

Kontzertua emango du Donostiako abesbatzak igandean Madalenaren ermitan. Sarrera: borondatea. Bildutako diru guztia Aesmowi Mowat Wilson gaixotasunak kaltetutakoen elkartearentzat izango da.