
Herritar talde batek antolatuta, Kultur Etxean egingo dute bilera irekia urriaren lauan

Bihar merkatariekin egingo dituzten bi bilerak egiteke – eguerdiko 13:30ean eta 20:00etan bilduko dira Trintxerpeko alkateordetzan merkatari eta ostalariekin- bukatu ditu udalak atez atekoaren gaineko batzar informatiboak. Lehen lau batzarretako "balorazio erabat positiboa" egin du Amaia Agirregabiria alkateak, baina, bostgarren batzarrean jazo zirenengatik "atsekabea" agertu du.

Lehen momentutik larrialdi zerbitzuen gune bilakatu zen Txintxerpe barrutiko alkateordetza eta hiru egunean ordu gutxi eman ditu bertatik kanpora Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak. Nekatuta dago, haserre komunikabide batzuek kaltetuekin izan duten jarrerarekin, baina harro pasaitarrek eman duten erantzunarekin.