
'Errenteria 700 Ahotsak. Herri bat ulertzeko elkarrizketak' liburua aurkeztu dute gaur. Oarso Bidasoko Hitzak eta Errenteriako Udalak elkarlanean ondu dute.

Gaztea da oso Irati Lizeaga, baina ikasketa amaierako ikerketei esker soziolinguistikaren esparruan nabarmentzea lortu du; harekin solasean hasita, berehala igartzen da gaia pasioz bizi duela.

Ahotsa.eus webgunean topa daitezke pasaitarrei egindako elkarrizketen pasarteak; udalak eskertu egin die elkarrizketatuei agertu duten prestutasuna, eta emandako testigantzen balioa aitortu. https://www.youtube.com/watch?v=bM3UT51ZQhw


Maialen Dorronsorok gidatuta, gaur izango da errenteriarrak telebistan ikusteko aukera. 22:00etan hasiko da saioa.

Ahotsak egitasmoaren barruan errenteriarrek egin duten ekarpenaren berri eman zuten atzo agerraldian
