
Donostiarraren hilketa salatzeko mobilizazioak 13:00etan dira hiru tokietan. Emakumeen Mundu Martxak deitu ditu Euskal Herri osoan.

Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea deitu du bihar eguerdirako. Emakumeak "aske eta bizirik" nahi dituztela aldarrikatuko dute.

Auzia sekretupean badago ere, NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak jakinarazi duenez, Aintzane Pujana donostiarraren hilketarekin lotuta atxilotu dituzten bi pertsonak errenteriarrak dira.