
Errenteria-Orereta da tentsio handiko eremu izendatu duten EAEko lehen udalerria. Aizpea Otaegi alkateak azaldu duenez, «ez gara merkatua iraultzeaz ari, alokairuaren prezioa izozteaz baizik», bizitegi larrialdi betean.

Bizitegi Merkatu Tentsio Eremu izendatzeko eskaera otsailean egin zuen udalak udalerriaren egoeraren diagnostikoa eta hiru urterako ekintza planarekin batera. Izendapen ofiziala jasoko duen Hego Euskal Herriko lehen udalerria izango da Errenteria-Orereta.

Eskubidea izanagatik ere, ezinezko bilakatu da herritar asko-askorentzat etxebizitza duinerako sarbidea. Erosketa garesti, eta alokairua ia ezinezko eskasiagatik eta gehiegizko prezioengatik.