
Uztaileko protesta batzuen harira, Altzate Bizirikeko kide batek salaketa jaso zuen eta atzo deklaratu zuen Donostiako auzitegian. Hari sostengua emateko, elkarretaratzeak egin ziren epaitegian bertan eta Foru plazan.

Uztailean protesta egin zuten Urumea Berri etxe agentziaren aurrean Altzateko eremuan egingo den proiektua salatzeko. Bertan, bi kide identifikatu zituzten, eta batek salaketa jaso du. Elkarretaratzera deitu dute urtarrilaren 25ean.

Larunbatean Elizondon 17:30ean egingo duten manifestaziora joateko deia zabaldu du Altzate Bizirik Plataformak.