
http://www.youtube.com/watch?v=mlmv5Qb_dCw

Oarsoaldeko taldeak sailkapeneko azken postuetan iritsi dira denboraldiaren une erabakigarrira, eta berebizikoa dute irabaztea jaitsierako postuak atzean utzi eta salbaziora gerturatzeko. Fanderian izango da partida, 16:30ean.

"Kirol egoera iraultzeko" helburuarekin, klubak Gari Argote eta David Brun kargugabetu zituen asteartean. Iker Dorronsoro izango da gizonen lehen taldearen prestatzailea denboraldia bukatu bitartean.