
Etxolak eta baratzeak kentzea, eta oinezkoentzako bide berri bat egitea, atseden guneak prestatuz San Migel-Anaka eremuko obren lehen fasearen helburua izango da. Era honetan, San Migel eta Anaka bide berri batekin lotzea eta bide batez, Hiri debekatuaren mapan zehaztutako puntu ilun batekin bukatzea aurreikusi du tokiko gobernuak. Lanak 8 astez luzatuko direla adierazi dute Irungo Udaleko Bide Publiko eta Obra arlotik.


Irunvik jakitera eman duenez, datorren azaroaren 27an Porcelanas-Zubelzu eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egingo da Artaleku kiroldegian, goizeko 11:00etan. Guztira, 90 etxebizitza zozketatuko dira, 90 ganbara eta 90 garajerekin batera. Etxebizitzen zozketa kupo ezberdinetan banatuta dago: lagun batentzat, bi, hiru eta gehiagorentzat. Halaber, behin betiko elbarritsaunen bat duten lagunentzako kupo bat dago. Babes ofizialeko etxebizitzak Irunvitik gogorarazi dutenez, Oinaurreko babes ofizialeko etxebizitzen lehen fasean 300 etxe eraiki ziren. Oraindik bigarren fasean zenbat etxebizitza eraikiko diren ez dute zehaztu baina datorren urtean abiatuko direla ezagutzera eman dute. Era berean, San Migel-Anaka eremuko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzen hasteko lehen pausoak eman direla adierazi dute Irunvitik.



Urdanibia jauregiaren 400. urteurrena ospatzeko Anaka 1881 Kultur Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Gaur, Mertxe Tranche historialariak Irungo emakumeak XVII. mendean hitzaldia emango du, gazteleraz. Anaka auzoko elizako auditorioan izango da, ...

Aurten 400 urte bete dira Anaka auzoko Jaizubia eremuan kokatuta dagoen Urdanibia Jauregia eraiki zutenetik; XV. mendeko errota eta burdinolarekin multzoa osatzen du jauregiak (ikus BOGA astekarian argitaratutako erreportajea). Hain data esanguratsuan, hainbat ekitaldi antolatu ditu Anaka 1881 Kultur Elkarteak, bere presidente Agustin Moratek azaldu duenez: “urtemuga hori ospatzeko egitarau xume bat prestatu dugu”. Egitaraua Hilak 20, asteartea Hitzaldia: Las mujeres en el siglo XVII (Emakumeak XVII. mendean) hitzaldia, Mertxe Trancheren eskutik. 19:30ean, Anakako parrokiko auditorioan. Hilak 22, osteguna Hitzaldia: Aventuras y desventuras de Sancho de Urdanibia (Antso Urdanibiaren abentura eta zoritxarrak), Ana Galdos Monforten eskutik. 19:30ean, Anakako elizako auditorioan. Hilak 24, larunbata Musika aperitifa, Anakako musikarien eskutik, Jose Maria Irastortzaren zuzendaritzapean: Luis XIV.aren gorteko melodiak (J.B. Lully). 13:30ean, Anakako Jaibiltzarrean (Casino), Fabiola erreginaren kalea, 5. Bazkaria XVII. mendeko erara. Anakako Jaibiltzarrean. 12 euroan. Leku mugatuak (izena emateko deitu telefono honetara: 657 77 31 93).

Anaka 1881 eta Gordezan elkarteek antolatuta, Ficobako jatetxeko Iñigo Lavadok sukaldaritzaren gaineko solasaldia emango du bihar Anakako elizan, 19:00etatik aurrera. Hitzaldiaren ondoren bi lagunentzako afari baten zozketa egingo dute. Hitzaldia eliz...

Gaur egingo dute Anakako Auzo Elkartean Hiri debekatuaren mapa ekimenaren barruan antolatutako ikastaro sortatik lehena, 18:00etan. Udalak antolatu ditu bilerak, azken urteotan Irungo Bilgune Feministak egindako lanean oinarritzat hartuz, eta Emakunder...