
Atzo udalerriko kirolari gorazarre egin zioten Lekuona Fabrikan. Herriko hainbat klub, kirolari, erakundeetako arduradun eta kirolari lotutako pertsonak bildu ziren.

Hilaren 26an Olinpiar Jokoak hasiko dira. Aurtengoak Parisen izango dira, eta Oarso-Bidasoko lau kirolari lehiatuko dira Frantziako hiriburuan: Begoña Lazkano, Maitane Etxeberria, Andy Criere eta Alain Kortabitarte.