
Hamaika dira euskara lehen lerroan jartzea erabakitzen duten herritarrak, euskaraz bizitzea helburu bihurtuta. Batzuk ikasi, besteek hobetu, Ane Espina eta Pili Saez de Egilaz horren adibide dira.

Biolin jotzaile modura bidea egiten ari da gazte lezoarra. Badaki oraindik ere asko duela ikasteko, baina lanean jarri du musikaren munduan aurrera egiteko azpimarra. Lesoinuren barruko emanaldian izango da bihar arratsaldean.

Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolak egitarau oparoa antolatu du Lezo musikaz blaitzeko. Bihar, ganbara musika emanaldia izango da musika eskolako areto nagusian, 16:30ean.

Iaz zenbait sari jaso ostean, bakarlari gisa dabil. Bilboko Arriaga kontserbatorioan eskainiko du kontzertua, arratsaldeko 19:30etan.