
Lartzabalen kokatutako Lorategi Geologikoa tona bat inguruko hamabi arrokek osatzen dute. Garai ezberdinetakoak dira guztiak eta kronologikoki kokatu dituzte. Zaharrenak, arbelak, karbonifero aldikoak dira —360 milioi urte—.

Pasaiako arrokek gordetzen duten historia ezjakina bezain liluragarria da. Txema Hernandez dibulgatzailea kaleek ezkutatzen duten xarmaren eta badiaren sorreraren inguruan aritu da.