
Korrika Txikiak euskararen aldeko mezua zabaldu du gaur goizean Beraun eta Kaputxinoak auzoetan, Cristobal Gamon ikastetxeko eta Bizarain Ikastolako ikasleek.

Mahai Teniseko Taldekako Euskadiko Kopa lehiatzen ari dira Galtzarabordako kiroldegian. Beraun Errenteria Irureta Iturgintza klubak antolatu du egun osoko topaketa. 20:00ak arte gozatu ahal izango da mahai tenisaz.

Cristobal Gamon Ikastetxeak mende erdia ospatzeko Ikas komunitate osoa batuko duen bazkaria antolatu du.