
Euskal Herria Digitaleko kideek antolatu dute jardunaldia; arratsalderako hitzaldia antolatu dute, gainera, Simona Levirekin digitalizazio demokratikoaren inguruan.

'nikErrenterian' erakusleiho digitalaren banaketa sistema aurkeztu dute gaur goizean. Bezeroari euro batengatik helaraziko dizkiote produktuak, bizikletan.

Hausnarketa abiatu eta proiektu berria martxan jarri du Errenkoalde Errenteriako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen elkarteak. Emaitza, nikErrenterian erakusleiho digitala.