
'Erreplika' izeneko dokumentala estreinatu berri du Donostiako Zinemaldian. Haren aita Juanmi Gutierrez zinemagile errenteriarraren heriotzak eragindako dolutik sortu du «hutsuneen inguruko» lan hori. Oso pozik da lehen emanaldiek izan duten harrera onarekin.

Hainbat errenteriar ariko dira zinemaldian Mayaz gain: Luis Mari Moreno Pirata, Kukai Dantza. Donostiako zinemaldiaren zuzendaria ahaztu gabe, Jose Luis Rebordinos ere errenteriarra delako.