
'Argi izpien aukerak' eleberria argitaratu du Garzonek. Maitasunaz, hezkuntzaz eta beldurrez mintzo da, eta batez ere, heriotzaz. Gaur aurkeztuko du Noski liburu dendan.

Ekaitz Bergaretxe idazleak bere liburua aurkeztuko du hilaren 23an Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan. Euskal herritar baten bizipenak jaso ditu eleberrian.

Albaolako boluntarioak ederki ezagutzen ditu San Pedro eta Donibaneko txokoak, hauetan inspiratu da eleberria idazteko.

Oreretarraren azken eleberriak euskal gatazka politikoa du oinarri; hunkigarria, umoretsua eta aldi berean dramatikoa da.

Liburu aurkezpenak antolatzen jarraitzen du Noski liburu dendak, eta ostiralean Oscar Gavilan, Eibarren jaio eta egun Salamankan bizi den idazle eta poetaren azken liburuaren gainekoak ezagutzeko aukera eskainiko du.