
Asteazkenero egingo dituzte, hiru astez segidan, 10:30ean hasita. Biharkoa izango da lehena, eta bertan, immunitate osasunaz arituko dira; maiatzaren 6an, iturriko edo botilako ura izango da hizpide ; eta maiatzaren 13an, azkenik, disruptore endokrinoez hitz egingo dute, hau da, organismoaren hormona sistema aldatzeko gai diren substantzia kimikoez arituko da aditua.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak prestatu du, eta eguzkiaren arriskuez eta bizimodu osasuntsu bat izatearen garrantziaz ariko dira. 5 eta 13 urte bitarteko haurrek hartu ahalko dute parte.