
Altzate auzo berrian eraikiko dute ekipamendu berria; 4,8 milioi euroko inbertsioa egingo du udalak eta eraikitze lanak datorren urtean abiatzea aurreikusi dute.

Lezoko Hezikuntza guraso elkarteak antolatuta, Herri Eskolaren parean dagoen basoa garbitu dute, herriari berriro «gune berde bat» emateko.

Galiziako Corme kostaldean (Costa da Morte, Coruña) azaldutako ontzi-hondarraren identifikazioan laguntzeko eskatu dio Albaolari Insua de Viastela Kultur Elkarteak.

Bixi Bixiko kideak abenduaren Saharara joango dira, hango egoera bertatik bertara ezagutzera, eta laguntzera.

San Pedroko haurrek gaur goizean ekin diote lehen faseari. Nexgraffen laguntzaz, parkea izango den lursaileko paretak margotzen hasi dira.

Adingabeek zer nolako herria nahi duten argi dutela frogatu dute. Herrigintzari dagokionez asko dute esateko, baita euren eskuz egiteko ere. Donibanen jolasgune bat eraiki dute, eta San Pedron bidean dira.

Erretiratuen elkarteekin eta auzo elkarteetako emakumeen taldeekin elkarlanean kolektibo horri erantzun eta sozializaziorako zein askotariko ekintzak egin ahal izateko egitaraua osatu du udalak.

Bizikidetza baketsu baten aldeko adostasun eta ulermen bateratuaren beharrak batu dituela azaldu dute, eta erantsi ez dutela indiferente jokatzeko asmorik elkarbizitza eta herritarren arteko harreman onak "higatzen" dituzten errealitateen aurrean, are gutxiago, intolerantzia edo gaitzespenerako jarrerarik sustatzeko intentziorik.