
Guraso euskaldunak ez dituzten haurrei etxeko lanekin laguntzeko Elkarrekin Ikasiz programa abiatu zuen iaz Lau Haizetarak. Gabonen ostean jarriko du martxan, eta boluntario ahalik eta gehien nahi ditu.

Bilera antolatu du ostegunean (hilak 30) Xenpelar Etxean 17:30ean, eta interesa izan dezaketen elkarte eta norbanakoak parte hartzera deitu ditu.