
Lezo Sahara Batuz eta Donibaneko Bixi-Bixi Oporrak Bakean programarako harrera familien bila dabiltza, Oiartzungo El Watan eta Bidasoko Tadamun bezala. Lopetegik eta Etxeberriak haien esperientziatik hitz egin dute.

Lezo Institutuko ikasleek Palestinako haurrak gogoan izan dituzte gaur. Gaiaz aurretik lanketa egina dute, eta horren barrukoak izan dira gaurko babeserako talde argazkia eta mezuen murala.

Kirola da Behobia, lasterketa, lehia; baina hortik harago doa, elkartasunerako beta ere eskaintzen duelako ibilbidean barrena.

Aita Mariren eta Palestinaren aldeko asteburu solidarioa antolatu du Gabierrotako Laguntasuna Auzo Elkarteak, azaroaren 7tik 9ra. Egitarau zabala eta elkartasuna barra-barra; bertaratzeko deia zabaldu dute.

Goizerako lanuzteak deitu dituzte sindikatuek, eta eragileek arratsalderako mobilizazio zaratatsuak. Hemen horien zerrenda, herriz herri. HITZAko langileek ere lanuztea egingo dute.

Palestinako herriaren babeserako hainbat lanuzte eta mobilizazio izango dira bihar (asteazkena). Pasaian goizez eta arratsaldez egingo dituzte.

11:00etan eta 19:30ean izango dira herriko mobilizazioak. Lehenak sindikatuek deitua da, bigarrena Gernika-Palestinak.

Dozenaka eta dozenaka lagun bildu dira Palestinari eta flotillari elkartasuna adierazteko Zumardia lepo beteta.

Sol Band Gazako musika taldeak inauguratu du Atlantikaldiaren hamabigarren ekitaldian Itsas argi nagusiko agertokia. Palestinarrek bertaratutako dozenaka eta dozenaka herritarren babesa jaso dute.

Dozenaka lagun bildu dira Palestinari eta helburu humanitarioekin bertara bidean den flotillari babesa adierazteko. Azken horrek bi eraso jazo ditu.

Elkartasun Azoka antolatu du Mindara elkarteak Koldo Mitxelenako jolastokian. Arratsaldean ere izango da zabalik.

Lezoko Odol Emaileen Taldeak saioa antolatu du abenduaren 1erako (astelehena). Anbulatoriora joan behar dute elkartasun keinua egin nahi dutenak.

Elkarretaratzea egin dute gaur Koldo Mitxelena BHIko irakasle eta ikasleek, Palestinaren alde.

Orereta Palestinarekin Herri dinamikak elkarretaratzea deitu du Behobia-Donostia lasterketa bitartean, Alabergako gasolindegi ondoan.

Atzoko Palestina babesteko egunaren barruan, San Pedron eta Donibanen elkarretaratze zaratatsuak egin zituzten arratsaldean.

Gure Haurrak Ere Badira plataformak deitutako elkarretaratzeak egin zituzten atzo Lezo Herri Eskolan eta Lizeoaren herriko ikastolan.

Anbulatorioan eman ahalko dute odola hala nahi dutenek, 17:30etik 21:00etara. Aurrez txanda hartu behar da.

Gernika-Palestina Herri Ekimenaren deialdiari jarraiki, Palestinako genozidioa salatzeko elkarretaratzea egingo dute asteartean Lezon.

Eskaerak hilaren 26ra arte egin daitezke. Oarso Bidasoan produktuak jasotzeko hamahiru gune egokitu dituzte.

Elkartasun keinua egin nahi dutenek aldez aurretik eskatu behar dute txanda telefono dei baten bitartez.