
Artista lezoarrak Bic boligrafoekin marraztutako irudiak Donostiako Gros auzoko kultur etxean ikus ahal izango dira, apirilaren 28ra arte.

Leire Aranburuk estreinakoz erakutsi du bere lana. Lezon, gainera. Ikasketa bukaerako proiekturako aurkeztutako lanak dira, guztiak Bic boligrafoekin egina.