
Emakumeen Mundu Martxaren bosgarren ekintza bukatuko da bihar. Zubiak izan dira aurten aukeratutako ikurra, pertsonen joan-etorria bermatu beharko luketela aldarrikatu baitute.

Pasaia eta Oiartzungo emakumeak ere bertaratu dira zapi emate ekitaldira. Txalapartaren erritmora, sistemaren biolentzia salatu eta elkartasunerako deia egin dute.