
Emakume Korrikalariak egitasmoaren ikasturteari bukaera emateko lasterketa berezia egingo dute bihar Pasaia, Lezo eta Hondarribiko emakumeek. 18:00etan abiatuko dira lasterkariak.

San Pedro eta Antxoko emakumeak joan den irailetik aritzen dira astero elkarrekin korrika. Iniziatiba Donibanera ere zabaldu nahi dute otsailetik aurrera.

Emakumeak kirolean ahalduntzeko taldea sortu du Jabetze Eskolak. "Ez duzu korrika egiteko ohiturarik izan behar. Ahalmen, nahi eta gogoa baduzu, animatu!".