
'Disko Band' emanaldia antolatu du bigarrenez EMKE Musika Bandak Iker Rodriguez DJarekin elkarlanean. Larunbatean izango da Lekuona Fabrikako Sorlekuan.

Kontzertu horretan, musika ibilbidean mende laurdena bete duten Jaione Franco, Miren Linazasoro, eta Idoia Martin musikariak, eta Alain Aierdi zuzendaria omenduko ditu bandak.

Musika bandarekin hasiko dira jaiak eta harekin bukatuko 'Zentenarioa' joz. Urtero errepikatzen bada ere, une berezia dela aitortu dute Intza Barandiaran eta Sarai De la Torre bandako musikariek.

Arrakasta handia izan du EMKE Musika Bandak eta Iker Rodriguez DJak ondutako Disko Band ikuskizunak. Lekuona Fabrikaren Sorgunea lepo bete dute fusio berritzailearekin.

EMKE Musika Banda eta Ereintza Dantza taldeak ikuskizuna ondu dute elkarlanean, 'Bantzan'. Emaitza, hilaren 23an eramango dute agertoki gainera.

Oraingoan ere, proposamen originala egin du EMKE Musika Bandak, eta magia eta musika uztartuko dituen emanaldia antolatu du hilaren 17rako.

Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estaliak hartuko du zikloaren lehen emanaldia, 12:30ean hasita, eta jai giroan egingo du.

Musikaren bideak urratzen jarraitzen du EMKE Bandak. Erronka zale denik ezin uka, bide berritzaileak zabaltzen aditu bilakatu delako. Proposamen ausartarekin dator berriz ere, oraingoan, opera eta musika bandaren doinua batuko dituen emanaldiarekin.