
Emanaldi berezia eskainiko du musika bandak igandean Jose Maria Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren eta Xabier Leteren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira. Doakoa da kontzertua. Gonbidapenak jaso behar dira bertaratzeko Niessen Kulturguneko leihatilan.

COVID-19aren osasun larrialdiak EMKE Musika Bandaren bigarren hiruhileko emanaldi egitaraua bertan behera uztea eragin du. Etxealdia, baina, oparoa izan duten zalantzarik ez da, diskoa, dokumentala, erakusketa eta hiru piezen edizioa izan da lan gogorraren emaitza.

Zentenarioa entzun, entzungo da, hala iragarri du musika bandak sare sozialen bidez. Hori bai, birtuala izango da emanaldia, egungo egoerak agintzen duen moduan.

Arkaitz Mendoza piano-jolea Errenteria-Oreretako bandarekin batera ariko da igandean, 19:00etan Fatimako elizan. Sarrera doakoa da.

EMKE Musika bandak ez du etenik hartuko, momentuz, eta hilabete honetarako hiru hitzordu garrantzitsu finkatu ditu.

Donostiako Viktoria Eugenia antzokian izango da Golden Apple Quartet taldearekin batera Golden Apple Xey ikuskizunarekin. Txiki utziko dute antzokia, hori jakina da dagoeneko, sarrera guztiak agortu baitira. Emanaldia, gainera, EITB-k grabatuko du.