
'Emke Bandi Zirkus' emanaldia ondu du musika bandak Berdinki Konpainia, Marsel Magoa, Pontx pailazoa eta Andoni Agirregomezkortarekin elkarlanean. Martxoaren 16an emango dute Lekuona Fabrikan.

Sarrerak astelehenean jarri zituzten salgai online eta Lekuona Fabrikan bertan modu presentzialean 7 euroan, eta oraindik ere gutxi batzuk gelditzen direla jakinarazi du Musika Bandak.