
2014tik, ‘San Juan’ baleontzia eraikitzen hasi zirenetik, proiektuaren fase guztiak jasotzen aritu da argazkilari errenteriarra. Milaka eta milaka argazki horietako batzuk, ederrenak, Albaolan ikus daitezke.

Albaolak Aprendiztegi abiatu zuen 2017an, Nazioarteko Ontzigintza Tradizionaleko Eskola, helburu argi batekin: ogibidea ez galtzea. Ordutik, hainbat arotz pasatu dira Pasaiatik.